Sozialismo naparra ulertzeko beste era ezberdin bat
Alderdi demokratiko bat baino gehiagok uste du Nafarroa ezberdina dela eta, arrazoi horrengatik -hain zuzen- tratamendu ezberdina merezi duela. Baliteke horrek azaldu dezake zergatik Nafarroako Alderdi Sozialistak ez diuu subiranotasunez haren erabakiak hartzen. Bai Vasconia eta bai Catalunya haien buruak herri gisa ikusi ditzaketela esan beharra dago. Paperaren gainean behintzat, haien etorkizuna erabakitzeko prest daude, kultura, izakera eta hizkunta propioak dauzkaten neurrian. Bailiteke horrexegatik Catalunyako Alderdi Sozialista (PSC) sortu zen, PSOEren helburuak Catalunyaren eraz praktikan jartzeko. Suposatzen dut Ferrazek oso ondo ulertu duela Catalunyaren errealitate ezberdina.
Galdera berehala sartzen zaigu buruan: zergatik ez du ulertzen Vasconiaren errealitate ezberdina. Non dago arazoa? Arazoa zein den ez badakigu ere, argi dago Pepiño Blanco eta José Luis Rodríguez Zapateroren buruetan dagoela.
Azkenengo bolada honetan eta hurrengo urteko hauteskundeei begira, PSOEk erabaki izan du Espainiaren simboloak eta nortasuna bultzatuko dituela. Neurri batean -diote analista batzuk- Alderdi Popularrari bozkatzen dioten lagunen arreta sustatzeko. Hori al da xede bakarra? Ez dut uste. Azken finean, Bilbaon sortu zenetik, PSOEk izan da betidanik Espainia Haundia defendatzen duen alderdia.
0 comentarios