Blogia
FORAL POWER (Foru Boterea - Poder Foral)

Ardurazko ekintza bat?

Miguel Sanzek Nafarroako Alderdi Sozialistari eskerrak eman dizkio gaur Iruñean: haiek egindako ardurazko ekintzagatik, alegia. ¿"Ardura"? Nik esango nuke PSNko sektore kritikoak arduraz beteriko jarrera mantendu duen bakarra izan dela. Sanz jauna ez dela batere inozoa eta argi eta garbi badaki Nafarroako Presidentea bihurtu dela Sozialista Napartarren arduragabekeriagatik.

Beraz, non dago Sanzen hitzen zergatia? Zalantzarik gabe, gaurregungo legealdia zaila izango da UPN ta CDNk osaturiko gobernuarentzat. Badaezpada, Sanzek PSNentzeko lehenengo guiñoak egiten hasi besterik ez du.

Nafarroaren istorio osoan inoz ez da gehiengo absolutuaren bidezko gobernurik egon. Hauxe da gaur eta biharko gobernu napartarren destinua: itun baten bitartez agintzea.

Nafarroako Alderdi Sozialista Unión del Pueblo Navarrorekin itun bat sinatu ahal duen alderdia bilakatu da. Pepiño Blancok burdinezko ukabilez menperatutako PSN alderdia, hain zuzen.

2 comentarios

Raúl Arkaia -

Agur bero bat, Andoni: baliteke, horrela dela uste dut nik. Nolanahi, sozialista izateko modu asko dagoela pentsatzen dut.

Baina argi dagoena zera da... Hauteskunde orokorrak pasa eta gero, zuk aipatzen duzula gertatuko da.

Ondo izan, Andoni.

Antxon Garrogerrikabeitia -

Hauteskunde orokorrak pasatuta gero ikusiko duzu nola sozialistek mozioren bat egingo dioten sanzeri boteretik kanpora botatzeko.

Hauteskundeak igaro ondoren ez dute problemarik izango edonorekin gobernu pakto bat akordatzeko. Sozialistak holakoak dira. Bakarrik boterea dute bere pentsamenduan. Boterea, baliabide publikoak euren boltsikoan sartzeko.