Blogia
FORAL POWER (Foru Boterea - Poder Foral)

Consumatum Est…

… edo “Eginda dago”. Gure susmorik txarrenak gure itxaropena suntsitu izan du. Nafarroaren aldeko aldaketak berriro ere lau urte itxaron beharko du, tamalez. Union del Pueblo Navarro alderdiak Nafarroako Parlamentuaren destinuak gidatuko ditu ondorengo urteetan eta ez dago hori inork aldatuko duenik. Ala bai? Atzo arratsaldean, Iruñerrian, bostehun hiritarrek haien gaitzespenak aizera jaurti zituzten Iruñeko Alberdi Sozialistaren egoitzaren aurrean. “Aizera” diot haien nahiak ez delako bete egingo. Badakigu nortzuk erabaki nahi duten Nafarroaren etorkizuna: Madrileko buruzagiek. Baina, nahiz eta azken erabakia Espainiako Erreinuarengan egon, badago Madrili ezetz borobil bat esateko aukera eta inbestidurarako plenoan Fernando Purasen alde bozkatzeko aukera, Miguel Sanz Nafarroako presidentea berriro ez bihurtzeko. Carlos Chivite eta Fernando Purasen eskuetan dago aukera hori, zalantzarik gabe. Ausardi politikoaren unea heldu da, moralki beste irtenbiderik ez bait zaie geratzen Nafarroako Alberdi Sozialistaren kideei.  Ausardiaz jokatzea edo dimisioa aurkeztu.

 

Eta… dimisioei buruz hitz egiten badugu, hitz egin dezagun José Luis Rodríguez Zapatero jaunari buruz. Denok gogoratzen dugu nola erantzun zion berak Nafarroa Bai koalizioaren ordezkaria den Uxue Barkosi: Inork ez du ezer erabakiko naparrek ez ezik. Gizaki baten balioa haren hitzarengan dago. Alde horretatik ikusita, Zapaterok sinesgarritasun osoa galdu du, Nafarroako Alberdi Sozialistak geratzen zitzaion sinesgarritasun gutxia galtzen duen bitartean. Hauxe duk hauxe gure destinu petrala, hauxe.

   

0 comentarios