Blogia
FORAL POWER (Foru Boterea - Poder Foral)

Lotzen gaituena (Araba salgai ez dago eta)

Lotzen gaituena (Araba salgai ez dago eta)

"Lotzen gaituena sakabanatzen gaituena baino gehiago da". Esaera zaharrak arrazoia ematen digu Nafarroa Haundiarengan sinisten dugunoi.

Gaur, Arabako Foru Aldundia indar abertzaleen eskuetan geratu da. Jakina baietz: norberak haren preferentziak eduki ditzake, baina euskotarrak nahiago dugu Eusko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Alkartasunak bermaturiko foru gobernu bat. Gaur lortu dugu sekulako garaipena: Araba eta Nafarroa salgai daudela uste dutenen aurkako guda irabazi dugu. Baina borroka aurrera jo behar izango du.

Edozein motatako hauteskundeak ospatzen direnean, borroka berberari eutsi behar izango diogu. Azkenengo bolada honetan, hain zuzen, borroka hasi da Nafarroan. Han egin beharreko esfortzuak haundiagoak izan beharko dira. Unión del Pueblo Navarro alderdiaren bozeramaileek saiatuko dute aspalditik zabaldutako gezurra naparrean artean berriro zabaltzen: Navarra es Navarra, así que, cuidado, que vienen los vascos.

Esan omen da Nafarroaren kasua benetan harrigarria dela Europa osoan. Haren sustraien aurka jotzen duen Erkidego bakarra da.

Beraz, badago lan mordo bat egiteko Foru  Erkidegoan. Egiazko naparrak, borrokari eutsi diezaiogun. Gurea da garaipena.

0 comentarios